2020(e)ko ekainakren 5(a), ostirala

Ostirala iritsi da




Ostirala txiki!!

Berriro asteburua hemen dugu, zeinen azkar pasatzen diren asteak...

Gaurkoan ez dago esperimenturik, baina ziur, gustuko duzun "plastika-mate" ariketa bat prestatu dut gaur egiteko. Simetria lantzeko eta gero koloreztatzeko fitxa bat.

Dena dela, kontuz, ongi kontatu marrak eta lerroak, presarik ez izan bukatzeko, lasai hartu, gozatu eta horrela, bikain aterako zaizu!!


---------------

Gaurko lana


Gogoratu minimoak bidali behar dizkidazuela!!


GOZATU ASTEBURUAZ πŸ’ͺ😘

2020(e)ko ekainakren 4(a), osteguna

ieeepa!



Osteguna lagunak!

Oso gutxi geratzen da kurtsoa amaitzeko, beraz animo!!


-------------------------

Gaurko lana



Matematikako extra egiteko laguntza hemen duzue :)


2020(e)ko ekainakren 3(a), asteazkena

:)



Lagunak!! :)


Hemen dituzue aste honetako hiru lagunen abestiak, ea asmatzen dituzuen oraingoan, norena den abesti bakoitza.

Gozatu, dantzatu eta abestu!!

Aste honetako abestiak, Naiara, Oier eta Mikelenak dira... baina zein aukeratu du bakoitzak??


Darkside. Alan Walker





------------------

Gaurko eginbeharrak :)




πŸ’ͺ😘

2020(e)ko ekainakren 2(a), asteartea

Asteartea



Kaixo lagunak!!



Aste honetak bideodeietan, zuen errezetak irakurriko dizkiguzue.
Nagore eta ni irrikitan gaude zuen azalpenak entzuteko.

Gogoratu, nahiz eta gazteleraz izan, idatzi ondoren irakurri, tonua, komak, puntuak, ... errespetatuz.

Bikain egingo duzue ziur!



-----------------------

Gaurko lana :)


Matematika extra egiteko azalpena hemen duzue ;) , ANIMO!

Hemen uzten dizuet ere, aurreko urtean, Oierren aitak, Enekok, egin zuen geogebrako link zuzena, bertan Zirkunferentzia eta zirkuluaren informazioa dago ere, beraz, ekin!!

Zirkunferentzia eta zirkulua. GEOGEBRA


πŸ’ͺ😘

2020(e)ko ekainakren 1(a), astelehena

Ekaina heldu da!!



Kaixo lagunak


Zer moduz pasa duzue asteburua? Larunbatean auzoko eguna izan zen, badakigu, beste modu batean ospatuko genuela egoera normalean baina, ziur nolabait ospatu zenutela.

Kontatuko diguzue bideodeietan ea zer moduz pasa zenuten ;)

Ziur, bideoa ikusi duzuela baina, hemen duzue "3 burgo 3 milla" krosaren montaia.

Askok animatu zarete korrika egitera eta oso polita gelditu da.

Gozatu !!

------------------------

Gaurko lana


Hi everybody! I hope you are all well. Here's the document where you can write. There's also a video and three interactive worksheets. As usual, email me, when you finish them: agoikoe2@educacion.navarra.es. Good luck! See you on Tuesday.



πŸ’ͺ😘

2020(e)ko maiatzakren 29(a), ostirala

Ostirala :)


Kaixo lagunak!!
Ostirala heldu da, azkar pasatzen dira asteak, ez?


Gaurkoan beste esperimentu batekin natorkizue, animatzen bazarete eta asteburuan egiten baduzue kontatu iruzkinetan ea nola atera zaizuen.

Niri izugarri lasaitu nau esperimentu honek, burbuilei begiratzen gelditu naiz denbora luzez..

Esango didazue politak :)

-----------------------------------------

Gaurko lana:


Gogoratu minimoak bidali behar dituzuela!!

Lehenengo asteburua ordutegirik gabekoa, beraz, GOZATU!!! :)

2020(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

kaixo !


Zer moduz zaudete? 

Zeinen ongi pasatzen ari garen aste honetako bideodeietan aditzen jokoan jolasten.

Gaurko lanen artean, gazteleraz gustoko duzuen janari edo postre baten errezeta idatzi beharko duzue. 

Hurrengo asteko bideodeietan besteoi azaldu beharko diguzue, beraz, ongi idatzi eta errezeta prestatzen baduzue ere, argazkia niri bidali blogean igotzeko.

Badakizue lehendabizi osagaiak zerrendatu behar dituzuela eta ondoren nola prestatu behar den azaldu behar duzuela.


----------------------------

Gaurko lana:




Bihar arte !! :)