2020(e)ko apirilakren 30(a), osteguna

Jazzteguna






2011ko azaroan, Unesco-k apirilaren 30a "Nazioarteko Jazz Eguna" aldarrikatu zuen. Nazioarteko egun honek mundu osoko tokiko komunitateak, eskolak, artistak, historialariak, akademikoak eta jazz zaleak biltzen ditu. 
Jazz-aren artea, bere sustraiak, etorkizuna eta eraginak ezagutu eta ikasteko.
Atzo dantzaren eguna izan zen, eta Jazz-a ere giza eskubideak errespetatzeko, kulturen arteko errespetuak, aniztasuna eta giza duintasuna aldarrikatzeko erabili ohi da.

Esango didazu iruzkinetan, zein musika instrumentu egoten dira Jazz talde batean?


------------------------------

Hemen duzue gaurko lana, aukera ona izango litzateke jazz musika entzuten lanean aritzea.




Bihar jaieguna da, eta ez da etxeko lanik egongo ezta bideodeirik ere, beraz gaur bidali ditzazkezue etxeko lanen minimoak. 😘



Animatu zaitezte gure txokoan egiten dituzuen gauzak partekatzen, hemen duzue esteka.





Asteburu polita pasa!!!




2020(e)ko apirilakren 29(a), asteazkena

Goazen dantzatzera!!







Ziur abestia ezagutzen duzula, eta ziur ere dantza noizbait ikusi duzula, baina animatuko zara dantza egitera?
Jean-Georges Noverre - Danza Ballet



Dantzaren Nazioarteko eguna Unesco-k izendatu zuen 1982.urtean, Dantzaren Nazioarteko Batzordearen eskariari erantzunez.

Egun konkretu hori aukeratzeko arrazoia Jean Georges Noverr ballet dantzari eta irakasle frantsesaren jaioteguna izan zen. Noverre ballet garaikidearen sortzailetzat hartu izan da.

Gorputzarekin sentitzen duguna, espresatzea du helburu egun honek. Klase soziala, politikoa, kulturala, ekonomikoa... alde batera utzita.






--------------------------

Gaurko lana hemen duzue, behar izatekotan, asteleheneko power pointa berriro begiratu matematikako ariketak egiteko.


Mugi gorputza lagun!! 

2020(e)ko apirilakren 28(a), asteartea

IEPAA!!!




Zer moduz zaudete?

Pentsatu al duzue inoiz nola hitz egin daitekeen eskuekin?
Gormutuek, hau da, entzun edo hitz egin ezin duten perstonek, beren keinu hizkuntza dute. Ikus dezagun bideo honetan:






Eta nola ez, eurek ere alfabeto propioa daukate: 

Alfabetos dactilológicos del mundo | Lengua de Signos Española



     Zure izena egiteko gai izango zinateke?
Animatzen bazara, grabatu eta elkarbanatu horma-  irudian denok ikusteko.


Laguntza behar izanez gero bideoa











----------------

Hemen duzue gaurko lana. 

Bide batez, lagungarri izan daitezkeen instrukzio batzuk uzten dizkizuet, buruketak errexago ulertzeko balio izango zaizkizue. Aurrean izatea egokia izango litzateke, batez ere gehien kostatzen zaizuenentzat. 

Baliabideetan utziko ditut matematikako lagungarri hauek, beste batean erabili behar izatekotan esteka zuzena izan dezazuen.

Astearte bikaina pasa!

2020(e)ko apirilakren 27(a), astelehena

KALERA!!






Kaixo txiki!

Zer moduz pasa duzu asteburua? berriro hemen gaude, baina atzotik jada kalera atera zaitezkete! zeinen ongi lagun!

Bikain pasa kalean! kontatuko didazue bideodeietan zer moduz pasatzen duzuen kalean eta zer egiten duzuen bertan.


---------------

Matematiketan gai berria hasiko gara, gelan neurrien ariketak egin ditugu beraz ez da gai berria guztiz, baina egin dudan power pointa uzten dizuet, behar duzuenean ikusteko.

Gogoratu, zerbait ez baduzue ulertzen galdetu lasai, hemendik edo bestela zalantzak apuntatu eta bideodeietan lasai galdetu.

Pasaden asteko liburuaren eguneko lana aste honetan zehar bideodeietan azalduko duzuela. Beraz, prestatu bai?


2020(e)ko apirilakren 24(a), ostirala

Ostirala iritsi da!





Kaixo kaixo 👋

Ostirala heldu da, ostiraletan dantza egiteko esteka utziko dizuet, horrela familiarekin dantza egin dezakezue.
Gaurkoan dantza mugitua da, zuek gustuko duzuen just dance jolas horretatik hartu dut, baina ezagutzen duzue kanta? Iruzkinetan esango didazue zaila edo errexa iruditu zaizuen.

-------------------

Gaur asteko azken lanak bidaltzen dizkizuet eta gogoratu gaur aste honetan berdez agertu diren ariketa guztiak korreoz bidali behar dizkidazuela. 
Mesedez, saiatu argazki guztiak artxibo bakar batean bidaltzen.  📚



Ez ahaztu gaur dela azken eguna plastikako argazkia bidaltzeko eta bideoan parte hartzeko. Beraz animo lagun!!💪


Bukatzeko, gure txokoaren esteka utziko dizuet hemen. Leku berri bat sortu dut, bertan egiten dituzuen gauzak zintzilikatu ahalko izateko, argazki bat jarriz eta egiten ari zaretena azalduz, besteekin partekatzeko. Nahi duenak eta nahi duenean igo dezake, animatu zaitezte!!



                                                   GOZATU ASTEBURUAZ 💙

2020(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna






Egun on irakurle!

Gaur, Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta mundu mailan ospatzen da egun hau. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urtetik UNESCOSk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.

2001.urtetik aurrera Liburuaren Munduko Hiriburua aukertazen du UNESCOk eta urtean zehar liburuekin harremandutako kultura-jarduerak egiten dira aukeratutako hiriburu horretan. 

Aurten, 2020.urtean Malasyako herrialdea aukeratu dute, baina... zein da Malasyako hiriburua?? Lagunduko didazu bilatzen? eta iruzkinetan utzi erantzuna mesedez.

------------------------------

Gaurko lana,

Liburu gogokoenaren fitxa egiteko, irakurri duzuen libururik gustukoena aukeratu behar duzue, informazioa euskaraz edo gazteleraz egin dezakezue, baina ongi idatzi, esaldiak ongi antolatu eta idatzi ondoren mesedez errepasatu.
Bertan, liburuaren izenburua, idazlea, istorioaren laburpen motza, eta zergatik aukeratu duzuen azaldu beharko duzue. Ondoren, orrialdearen eskuinaldean liburuaren marrazki bat egin beharko duzue.

Hurrengo asteko bideodeian beste ikasleen aurrean aukeratutako liburua eta idatzitakoa azaldu beharko duzue beraz, ongi prestatu.


Etxean liburu asko izango dituzue, baina nahi izanez gero hemen uzten dizkizuet batzuk.


                                                     

Mixi Marrau (euskaraz).                  Horazio eta Jaguarra          999 Ranas en una charca (gazteleraz)


Bide batez, astearteko estralurtarren inbasioaren esteka konponduta dagoela jakinarazten dizuet. 

Gozatu irakurriz, ostegun bikaina pasa :)

2020(e)ko apirilakren 22(a), asteazkena

Lurraren eguna





Kaixo lagun!
Lurraren natura-ingurunearen aldeko kontzientzia sustatzeko eguna da gaurkoa eta mundu osoan ospatzen da. Estatu Batuetako Gaylord Nelson izan zen egun hau proposatu zuen senataria, berak, superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko beste ingurumen-kezka batzuei buruzku kontzientzia piztu nahi zuen  populazioarengan.
Herrialde eta lurralde ezberdinetan Ama Lurra esamoldea erabiltzen dute Lurra planeta esateko.

---------

Hemen dituzu gaurko lanak:


Lurra gure altxorra, zaindu dezagun denon artean. 



2020(e)ko apirilakren 21(a), asteartea

EGUN ON IKASLE POLITAK!



Egun on lagun

Zer moduz?

Gogoratu gaur gorputz heziketa duzuela! Ziur nago gehiengoak poz pozik hartuko duzuela gaurko eguna.

Gaur asmakizun batzuk uzten dizkizuet, ea asmatzen dituzuen.


Ez naiz tronpeta
baina ederki jotzen dut.
Ez naiz eskopeta baina
bi kainoi ditut.
Zer naiz?


Gona luzea du,
mihia motza
urrutitik entzuten da
haren kantu hotza.
Zer da?

Zuria bada, ez da irina
beltza bada, ez da ikatza.
Mintzatzen da, ez du mihirik
korritzen du, ez du hankarik.
Zer da?



----------------------

Animo gaurko lanekin!!


Gozatu egunaz lagun!

2020(e)ko apirilakren 20(a), astelehena

ZORIONAK LOLA ETA JONE







Kaixo lagunak!

Baaai, badakit Jone eta Lolaren urtebetetzea pasaden asteartean, apirilaren 14ean izan zen, baina aste santuan ginen eta ezin izan genuen denok batera ospatu. Badakit orain ere ezingo dugula denok batera ospatu baina behintzat blogeko lehenengo sarrera haientzat eskeiniko dugu.

Gaurtik aurrera bideodeiekin hasiko gara eta kontatuko diguzue zer moduz pasa zenuten zuen urtebetetze berezi honetan.

----------------

Hemen duzue gaurko lana, izenburuaren gainean klik egiten baduzue egin beharretara bideratuko zaituzte, berdez azpimarratutako ariketak asteko minimoak izango dira, horiek dira ostiralean bidali beharko dizkidazuten ariketak.

Zalantzak badituzue hemen bertan idatzi ditzazkezue eta horrela nik erantzungo dizkizuet.


Animo lagun!! =)