2020(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna






Egun on irakurle!

Gaur, Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta mundu mailan ospatzen da egun hau. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urtetik UNESCOSk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.

2001.urtetik aurrera Liburuaren Munduko Hiriburua aukertazen du UNESCOk eta urtean zehar liburuekin harremandutako kultura-jarduerak egiten dira aukeratutako hiriburu horretan. 

Aurten, 2020.urtean Malasyako herrialdea aukeratu dute, baina... zein da Malasyako hiriburua?? Lagunduko didazu bilatzen? eta iruzkinetan utzi erantzuna mesedez.

------------------------------

Gaurko lana,

Liburu gogokoenaren fitxa egiteko, irakurri duzuen libururik gustukoena aukeratu behar duzue, informazioa euskaraz edo gazteleraz egin dezakezue, baina ongi idatzi, esaldiak ongi antolatu eta idatzi ondoren mesedez errepasatu.
Bertan, liburuaren izenburua, idazlea, istorioaren laburpen motza, eta zergatik aukeratu duzuen azaldu beharko duzue. Ondoren, orrialdearen eskuinaldean liburuaren marrazki bat egin beharko duzue.

Hurrengo asteko bideodeian beste ikasleen aurrean aukeratutako liburua eta idatzitakoa azaldu beharko duzue beraz, ongi prestatu.


Etxean liburu asko izango dituzue, baina nahi izanez gero hemen uzten dizkizuet batzuk.


                                                     

Mixi Marrau (euskaraz).                  Horazio eta Jaguarra          999 Ranas en una charca (gazteleraz)


Bide batez, astearteko estralurtarren inbasioaren esteka konponduta dagoela jakinarazten dizuet. 

Gozatu irakurriz, ostegun bikaina pasa :)

2 iruzkin: