2020(e)ko apirilakren 24(a), ostirala

Ostirala iritsi da!





Kaixo kaixo 👋

Ostirala heldu da, ostiraletan dantza egiteko esteka utziko dizuet, horrela familiarekin dantza egin dezakezue.
Gaurkoan dantza mugitua da, zuek gustuko duzuen just dance jolas horretatik hartu dut, baina ezagutzen duzue kanta? Iruzkinetan esango didazue zaila edo errexa iruditu zaizuen.

-------------------

Gaur asteko azken lanak bidaltzen dizkizuet eta gogoratu gaur aste honetan berdez agertu diren ariketa guztiak korreoz bidali behar dizkidazuela. 
Mesedez, saiatu argazki guztiak artxibo bakar batean bidaltzen.  📚



Ez ahaztu gaur dela azken eguna plastikako argazkia bidaltzeko eta bideoan parte hartzeko. Beraz animo lagun!!💪


Bukatzeko, gure txokoaren esteka utziko dizuet hemen. Leku berri bat sortu dut, bertan egiten dituzuen gauzak zintzilikatu ahalko izateko, argazki bat jarriz eta egiten ari zaretena azalduz, besteekin partekatzeko. Nahi duenak eta nahi duenean igo dezake, animatu zaitezte!!



                                                   GOZATU ASTEBURUAZ 💙

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat