2020(e)ko maiatzakren 29(a), ostirala

Ostirala :)


Kaixo lagunak!!
Ostirala heldu da, azkar pasatzen dira asteak, ez?


Gaurkoan beste esperimentu batekin natorkizue, animatzen bazarete eta asteburuan egiten baduzue kontatu iruzkinetan ea nola atera zaizuen.

Niri izugarri lasaitu nau esperimentu honek, burbuilei begiratzen gelditu naiz denbora luzez..

Esango didazue politak :)

-----------------------------------------

Gaurko lana:


Gogoratu minimoak bidali behar dituzuela!!

Lehenengo asteburua ordutegirik gabekoa, beraz, GOZATU!!! :)

2020(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

kaixo !


Zer moduz zaudete? 

Zeinen ongi pasatzen ari garen aste honetako bideodeietan aditzen jokoan jolasten.

Gaurko lanen artean, gazteleraz gustoko duzuen janari edo postre baten errezeta idatzi beharko duzue. 

Hurrengo asteko bideodeietan besteoi azaldu beharko diguzue, beraz, ongi idatzi eta errezeta prestatzen baduzue ere, argazkia niri bidali blogean igotzeko.

Badakizue lehendabizi osagaiak zerrendatu behar dituzuela eta ondoren nola prestatu behar den azaldu behar duzuela.


----------------------------

Gaurko lana:




Bihar arte !! :)

2020(e)ko maiatzakren 27(a), asteazkena

Kaixo kaixoo


Lagunak!! :)


Hemen dituzue aste honetako hiru lagunen abestiak, ea asmatzen dituzuen oraingoan, norena den abesti bakoitza.

Gozatu, dantzatu eta abestu!!

Aste honetako abestiak, Erika, Ibon Saenz eta Odeirenak dira... baina zein aukeratu du bakoitzak??


                                                                                  Skillet. Hero.



-------------------------------

Gaurko lanak:



😘😘😘😘😘😘😘😘

2020(e)ko maiatzakren 26(a), asteartea

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹



Curso de Yoga para niΓ±os con necesidades especiales. Cursos Delena ...

Kaixo lagunak!!Consejos para aprender los verbos irregulares en inglΓ©s | Creatia ...

Gaur gorputz heziketa eta ingelera duzue,
animo bietan eta ez asko nekatu, gero gauza batzuk dituzue egiteko eta!

----------------------

Hemen uzten dizuet matematika extra egiteko lagungarria izango zaizuen argibide bat.

Animo polita




2020(e)ko maiatzakren 25(a), astelehena

Aupa txiki



Dado foam puntos 5 cm (Barrilito) • NoΓ© DidΓ‘cticosKaixo lagunak.


Zer moduz pasa duzue asteburua?

Gogoratu aste honetako bideodeietarako dado bat behar dugula, jolas bat prestatu dugu aditzak errepasatzeko, ziur bikain pasatzen dugula elkar.



-------------------

Gaurko lana.

Arantxa:

Hi everybody! Here's the work for this week. There's a story and some activities. Don't worry if you don't understand  much. On Tuesday I can read it out to you. There are also some interactive activities. Good luck!

Itziar:

Maiatzaren 26an
 egin behar dugun bideodeiaren taldeen partaideak eta dagokien ordutegia eta bideodeiaren izena jarraian duzue.
  • Bileraren izena:  1. taldea:  202005264A1 . 11.30: IBON O, IBON S, FELIX, MIKEL M, LOLA,  ERIKA, JONE ,  IZAN, JUAN,  NAROA
  •  2.taldea202005264A2. 12.15:  NAIARA,, ODEI, OIER, ADUR,  UNAX, OIHAN. JUNE, NAHIARA, IZARE 




Animo astelehenarekin :)

2020(e)ko maiatzakren 22(a), ostirala

Egun on polita :)


OSTIRALA IRITSI DA 


Kaixo lagunak!

Ostirala heldu da, Nagore oraingoan beste esperimentu bat ekarri digu, bideoa ikusi eta saiatu zaitez egiten, ea zuri nolako ostadarra eratzen zaizun. Egiten baduzu, bideodeietan erakutsi emaitza, edo gure txokoan zintzilikatu besteek ere ikus dezaten.

-------------------------

Gaurko lana





Gogoratu minimoak bidali behar dituzula.

Gozatu asteburuaz!! 😘😘

2020(e)ko maiatzakren 21(a), osteguna

Egun on lagun



Kaixo lagunak,  atzo askaria prestatzen honako buruketatxoak bururatu zitzaizkidan. Gai izanen zarete fruta bakoitzaren balioa eta azkeneko emaitzak ateratzen?




--------------------------------

Gaurko lanak.

Matematikarako extrentzat bi bideotxo:




2020(e)ko maiatzakren 20(a), asteazkena

musikaz gozatu



Kaixo lagun.

Astero zuek aukeratutako abestiak jarriko ditut blogean, horrela guztiok zuen gustuko musika entzuteko aukera izango dugu. Erritmo ezberdinak daude, batzuk ez nituen ezagutzen.

Gaur  Jone eta Izanen abestiak utziko dizkizuet. Ea asmatzen duzuen zein abesti aukeratu duen bakoitzak :)


1. Aukera berriak                    2. You and me                      


------------------------

Gaurko lanak.


Ongi izan txiki :)



2020(e)ko maiatzakren 19(a), asteartea

kaixo kaixooo









Kaixo lagunak!

Gogoratu aste honetako bideodeietan zuen aiton-amonek kontatutako ipuin bat kontatu behar diguzuela.
Ongi prestatu eta eguna iritsi aurretik behin baino gehiagotan irakurri, horrela besteei irakurtzean bikain egingo duzu!



-------------------

Gaurko lana.


Animo txapeldun!! :)









2020(e)ko maiatzakren 18(a), astelehena

ILUSTRAZIO LEHIAKETA



Kaixo lagunak!!

Urtero bezala, Elkar liburudendak, ilustrazio lehiaketa bat antolatu du, barruan daramagun artista kanporatzeko.

Egin beharrekoa oso erraza da:
  1. Kaioa ipuina irakurri KAIOA (Egin klik hemen ipuina eskuratzeko)
  2. Ipuinarekin erlazioa duen ilustrazio bat eratu. (A3 edo A4 formatuan eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira) 
BIDALKETA
  1. Ilustrazioa egin ondoren, nahi izanez gero, lehiaketan parte hartu dezakezue. Horretarako, ondorengo esteka klikatu eta eskatzen zaizuen informazioa bete beharko duzue. Ilustrazioa bidali
EPEA

Maiatzaren bukaerara arte denbora daukazue oraindik, baina ez lokartu, denbora oso azkar pasatzen da eta!


Edozein informazio gehiago behar izatekotan, ondorengo estekan duzue den- dena azalduta.  LEHIAKETA

-----------------------

Gaurko lana

Hi everybody! Here are two files where you'll find the work for this week. There are also three interactive worksheets, you can email me, and two story videos. I hope you enjoy them. See you on Tuesday.


Kaixo lagunok.
YOGA ERRONKA berria dugu. Aurrekoan 4 postura binaka egin genituen.
Oraingoan beste 4 proposatzen dizkizuet.
Animo, hartu ama, aita, anaia, arreba ....eta goxatu!!!

Itziar


😘😘😘😘



2020(e)ko maiatzakren 15(a), ostirala

Ostirala iritsi daaa :)







Kaixo lagunak!!

Asteburua hemen dago jada, zeinen gustura hartzen ditugun egun hauek, eta orain kalera atera gaitezkela askoz gehiago.

Experimentu txiki bat grabatu dut, ea animatzen zareten egitera eta iruzkinetan animatu zer gertatu zaizuen kontatzera, eta noski, gertatu zaizuen hori zergatik uste duzuen gertatu dela azaldu ere.

Bide batez ere, begira, Ibon Saenz-ek egin duen joku baten argazkia utziko dizuet gure egunerokoen txokoan, ea zuek ere animatzen zarete bertan egiten dituzuen gauzen argazkiak igotzen. Gela artista beteta dagoela badakit baina egiten dituzuenak ikusi nahi ditugu.

----------------

Gaurko lana



Gogoratu ostirala dela, eta minimoak bidali behar dituzuela, ongi izan txiki :)


2020(e)ko maiatzakren 14(a), osteguna

ZORIONAK NAROA πŸŽ‚











Zorionak Naroa!!!

Zure urtebetetze eguna heldu da eta beno orain lehenengo fasean gaudela eta, familiarekin edo lagunekin ospatzeko aukera txiki bat duzu behintzat.

Egun bikaina pasa polita, guk zorionak abestia zuretzat bihotzez kantatuko genuke, baina ezin dugunez, bideotxoaz gozatu eta elkar ikusten dugunean muxu handi handi eta potolo bat emango dizugu.


Disfrutatu zure egunaz polita, 10 muxu erraaaaldoi.


---------------------------------

Gaurko lanak

Matematikako fitxa egiteko mesedez, behatu azalpena, bertan zatikiak nola irakurri eta idatzi behar diren azaltzen da.

Zenbaki hamartarrak eragiketak. AZALPENπŸ“



Aupa, bihar ostirala!! Eutsi :)

2020(e)ko maiatzakren 13(a), asteazkena

Kaixo politak



Kaixo lagunak!

Atzo gorputz heziketa izan zenuten eta ingelera baita ere.
Horregatik gaur gorputza mugitzeko eta ingeleraz abesten ausartzeko dantza bat utziko dizuet hemen, ea animatzen zareten familia osoa dantzatzen.



----------------------------

Gaurko lana


Matematikako fitxa egiteko mesedez, behatu azalpena, bertan zatikiak nola irakurri eta idatzi behar diren azaltzen da.





Zenbaki hamartarrak idazten eta irakurtzen. AZALPENA
















2020(e)ko maiatzakren 12(a), asteartea

Egun on :)


Kaixo lagun,
gogoratzen duzue kurtso harieran gure lurraldea ikasi genuenean abestutako kanta?
ziur aitatxo eta amatxori erakutsi zeniotela, baina hementxe jartzen dizuet, nahi izanez gero haiei abesteko eta lasai entzuteko.


Gozatu gure inguruko paisaiekin, oso eremu txikian paisai ezberdin asko dituen lurraldea dugu eta.


--------------------------------


Gaurko lana


Matematikako fitxa egiteko mesedez, behatu azalpena, bertan zatikiak nola irakurri eta idatzi behar diren azaltzen da.

 Azalpena.





Zatikiak irakurtzen eta idazten.AZALPENA













Aiooo txiki

2020(e)ko maiatzakren 11(a), astelehena

Kaixo lagun



Zer moduz pasa duzue asteburua?

Begira, begira!! hemen duzue zuen arte-lan argazkiekin egin dugun bideoa, gozatu eta ea lagunak ezagutzen dituzun.






----------------------------

Gaurko lana



Hi folks! Here´s your work for this week: two video activities and three interactive workshhets. Go for it! And see you on Tuesday.

Animo astelehenarekin ;)

2020(e)ko maiatzakren 8(a), ostirala

Egun on polit!




Kaixo lagunak!

Begira zer egin duen gure Nagorek, animatuko zara zu ere bera bezala zizare lodi eta erraldoi bat egitera? Material gutxi batzuekin eta anai-arrebekin egiten baduzue oso gustura ibiliko zarete xaboiarekin jolasean.
Argazkiak edo bideoak atera eta animatu zaitez gure egunerokoen txokora igotzen :)


----------------------

Gaurko lanak


Gogoratu ostirala dela eta asteko minimoak bidali behar dizkidazuela πŸ’ͺ


Gozatu asteburuaz polita!!

2020(e)ko maiatzakren 7(a), osteguna

ZORIONAK OIER





Oier maitia, ZORIONAK! πŸŽ‚πŸ­πŸŽ‚πŸ­πŸŽ‰πŸŽˆ

Egun bikaina pasa ezazu, behintzat herriko lagunekin ospatu dezakezu. Hemen gauzak hobetzen direnean ospatzeko aukera izango duzu ere. Urtebetetze ezberdina aurtengoa baina ziur oso berezia izango dela baita ere.

10 muxu erraldoi bidaltzen dizkizut nik, disfrutatu familiarekin polita. 
Elkar ikusten dugunean belarrietatik tira egingo dizugu πŸ˜œπŸ˜‚πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ˜˜


-------------------

Gaurko egin beharra.



Animo txapeldun!!

2020(e)ko maiatzakren 6(a), asteazkena

Kaixoooo



Lagun!

Gaur, mikroipun batekin natorkizue : A ze parea, karakola eta barea!! 🐌











------------------------------------------------


Gaurko lana,




Animo, etzi, ostirala!!

2020(e)ko maiatzakren 5(a), asteartea

Egun on!




Asteartea, gorputz heziketako eguna. Ziur gaur izango dela gehiengoentzat asteko egunik gogokoena, beraz, disfrutatu eta ongi pasa.



Carmen, musikako irakasleak, bidai musikal bat egin du, klikatu esaldian eta gozatu bidaiaz lagun.

MINGAINA ETA GORPUTZA DANTZAN
(ORRIALDEAK PASATZEKO ESKUINALDEAN DAGOEN πŸ”½ SAKATU BEHAR DUZUE)


----------------------------



Gaurko lana, 

2020(e)ko maiatzakren 4(a), astelehena

Egun on txiki :)







Kaixo lagunok!!

Asteburu luzearen ondoren berriro lanera bueltatu behar dugu.
Pentsa oso gutxi faltza zaigula eskola bukatzeko, beraz, animo, azken txanpa dugu oraingoa.

Matematikako power pointa uzten dizuet berriro hemen, gaurkoan ere, ariketa berri batzuk daudelako eta beharbada lagunduko zaitu power pointa berriro ikustea.

Animo laguntxo :)πŸ’ͺπŸ’ͺ

2020(e)ko maiatzakren 1(a), ostirala

Langilearen eguna

Kaixo lagunak.

Gaur festa da, bai, eta lana ez duzue izango baina irakasleok egin genuen bideoa igotzeko aukera ona iruditu zait, horrela, hemen duzue, nahi duzuenean ikusteko.






Disfrutatu asteburu luzeaz!!