2020(e)ko ekainakren 19(a), ostirala

Agur lagunak :)



Heldu da eguna, kurtsoko azken eguna, eta ezin dugu elkar besarkatu eta elkar dantzatu.

Eskerrak eman nahi dizkizuet, oso urte polita izan da niretzat eta zuek izan zarete horren errudun.
Normalean beti zerbait egin behar genuenean kexaka hasten zineten, baina gero oso langileak zineten ere. Askotan hitz egiten eta eztabaidatzen pasatzen genituen klaseak, zuek pozik jartzen zineten, zuen ustetan ez genuelako deus egiten, baina niretzako klase horietan beste askotan baino gehiago egiten genuen.

Izugarri gustatu zait nire lehen hezkuntzako lehenengo ikasturtea auzoan izatea, eta zorte handia izan dut zuek ikasle izatea. Koadrila mugitua zarete eta batzuetan zuekin haserretu behar nintzen baina benetan momentu oso politak gordetzen ditudala, barre asko bota ditut zuekin eta hori da betirako gordetzen dena.

Espero dut uda bikaina pasatzea, auzotik ikusiko dugu elkar, eta hurrengo urtean aurten bezala gogotsu aritzea.

Konfiantza izan zuen buruarekin, nahi duzuena lortu dezakezue,!

Mila esker bihotzez urte polit honengatik, laster arte lagun!

2020(e)ko ekainakren 18(a), osteguna

Nagoreren ipuina :)



Kaixo lagunak.

Gaur, Nagorek grabatutako ipuin bat txertatuko dut hemen. 

Animatu zaitezte, oso interesgarria da eta. 

Egin klik Nagoreren argazkian eta gozatu....


2020(e)ko ekainakren 17(a), asteazkena

Goazen berriro abestera

Lagunak!! :)


Hemen dituzue aste honetako abestiak.
Baina aste honetan, sorpresa batekin gatoz, Nagore eta nire abesti gogoko batzuk jarri dizkizuegu. Ea ezagutzen dituzuen abestiak, eta ea imaginatzen duzuen nork aukeratu duen abesti bakoitza.

Estilo berdina izango dugu Nagorek eta nik?



     Izaro.                                                                                                                              Ken zazpi         Avicii        Gatibu

                            Antonio Vega                    El canto del loco                    Prince


-------------------

Gaurko proposamena:

2020(e)ko ekainakren 16(a), asteartea

Gorputz heziketa eta ingelesa


Hemen dituzue gaurko Gorputz Heziketako bideodeian parte hartzeko estekak, ordutegiak eta taldeak.
340 libros para educación física - Descarga gratuita (con imágenes ...
Animo! Eta gogoratu komuneko papera eta pilota beharko dituzuela!!

Ekainaren 16an egin behar dugun bideodeiaren taldeen partaideak eta dagokien ordutegia eta esteka jarraian duzue.





Besterik gabe, egun polita pasa eta gozatu!! :)

2020(e)ko ekainakren 15(a), astelehena

Azken astea :)

Kaixo lagun!!

Heldu daaaa! heldu da, eskolako azken astea.

Beno, zuentzako bideodeietan jakinarazi zenidaten bezala, eskolako asterik honena da hau, etxeko lanik ez dagoelako!!

Etxeko lanik ez da egongo nire partez, eta horiek ikasgai asko dira. Baina Arantxak bai, azken aste honetarako gauza batzuk prestatu ditu.

Hemen uzten dizkizuet berak pasatako lantxoak.


Aste honetako bideodeian gogoratu scape room-a dugula.
Aurreko ostiralean talde batekin jolastu ginen eta bananen paradisura heltzen lortu genuen.

Izan prest arkatza eta papera eta bideodeietan taldekoekin batera ea lortzen duzuen zuek ere bananen paradisua aurkitzen!



---------------------------------

Hi folks! The end of the school year is already here. Here's a revision worksheet and three songs. I hope you enjoy them. See you on Tuesday.
Arantxa

-------------------------
Itziarrek ere honako hau dio:


Biharko bideodeia azkena izango da agurra eta erronka berria denok batera egiteko, bihar blogean zintzilikatuko ditut ordutegiak, taldeak eta estekak baina;

Azken erronka egiteko materiala: komuneko papera eta tenis pilota bat.

                


2020(e)ko ekainakren 12(a), ostirala

ostirala berriro ere




Kaixo lagunak!!


Zer moduz?

ai ene, zeinen azkar pasa den aste hau baita ere, eta hurrengoa kurtsoko azkeneko astea dugu!!

Luzea egin da itxiera, baina orain atzera begiratzen badugu, berehala pasa dela ematen du.

Begira, hemen utziko dizuet, bideodeietan erabili genuen pasapalabra jolasa, nahi izanez gero familiarekin edo neba-arreba-ahizpa edo anaiarekin jolasteko.

Animo!! :)

                                                                                                              Hitz pasa

---------------------

Gaurko lana

Gogoratu, gaur minimoak bidali behar dizkidazuela :)

2020(e)ko ekainakren 11(a), osteguna

Azken txanpa :)



Pablo picasso 1 (cuadrado).jpgZiur izena esatean denek ezagutuko duzuela, baina, gizon hau Pablo Ruiz Picasso da. (Málaga, Espainia, 1881eko urriaren 25an jaioa - Mougins, Itsas Alpeak, Frantzia, 1973ko apirilaren 8an hilda).

Margolari eta eskulturagile espainiarra izan zen, XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa. 

Georges Braque frantsesarekin batera kubismoa sortu zuen.


Besteak beste, denek ezagutzen dugun Gernika margolana egin zuen. 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotua. 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen du. 

Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago. 
Espainiako Errepublikako Gobernuak agindu zion lana, 1937ko Parisko Nazioarteko erakustetarako. 1939an Espainian Franco jeneralaren diktadura ezarri zen. Picassoren koadroa New Yorkeko Arte Modernoko Museora joan zen, baina Pablok adierazi zuen Gernikara bueltatuko zela, berriz ere herrialde demokratiko bihurtzen zenean. 

1981ean Espainiara iritsi zen. Retiro parkean egon eta gero, Reina Sofia Museora eraman zuten. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa.

El bombardeo de Gernika | blogdehistoriaderafa

nik... Gernikan egon beharko lukeela uste dut, eta zuk?

Bide batez, Ken zazpiren kanta bat utziko dizuet, "Gernikan" izenekoa, merezi du entzutea.



----------------

Gaurko lanak:


Nekanek azken aukera ematen dizue musikako grabaketa bidali ez duzuenoi:



Animo!!

2020(e)ko ekainakren 10(a), asteazkena

Abestera



Lagunak!! :)


Hemen dituzue aste honetako hiru lagunen abestiak, ea asmatzen dituzuen oraingoan, norena den abesti bakoitza.

Gozatu, dantzatu eta abestu!!

Aste honetako abestiak, Oihan, Juan eta Lolarenak dira... baina zein aukeratu du bakoitzak??






-----------

Gaurko lanak:


2020(e)ko ekainakren 9(a), asteartea

Egun on



Kaixo lagunak.

Gozatu gaurko goizaz, gorputz heziketa eta ingelera egiten.

Nik, gaur zuen lanak zuzentzeko eguna dut, beraz, denok dugu lana.

Animo txiki :)

-------------

Gaurko lanak



2020(e)ko ekainakren 8(a), astelehena

mmmm usai goxoa



Kaixo lagunak.

Hemen uzten dizuet pasaden asteko errezetak, bidali zenizkidaten ikasleenak daude. Korreora bidaliko dizuet ere, lasai, horrela, errezeta guztiak izango dituzue.

------------------------------

Gaurko lana


Hello folks! Here´s your work for this week. This time, you can also find the links in the document. I hope yoy enjoy it!

Arantxa.
Gorputz Heziketa:

Ekainaren 9an egin behar dugun bideodeiaren taldeen partaideak eta dagokien ordutegia eta bideodeiaren izena jarraian dituzue 

Bileraren izena: 

  • 1. taldea:  202006094M1 . 10.00: IBON O, IBON S, FELIX, MIKEL M, LOLA,  ERIKA, JONE
  • 2.taldea: 202006094M2. 10.45:  NAIARA, ODEI, OIER,  OIHAN, NAROA ,  JUNE
  • 3. taldea: 202006094M3 11.45:    IZAN, JUAN,  NAHIARA, IZARE  ,  ADUR,  UNAX

Tingoka erronka, bideoa:




2020(e)ko ekainakren 5(a), ostirala

Ostirala iritsi da




Ostirala txiki!!

Berriro asteburua hemen dugu, zeinen azkar pasatzen diren asteak...

Gaurkoan ez dago esperimenturik, baina ziur, gustuko duzun "plastika-mate" ariketa bat prestatu dut gaur egiteko. Simetria lantzeko eta gero koloreztatzeko fitxa bat.

Dena dela, kontuz, ongi kontatu marrak eta lerroak, presarik ez izan bukatzeko, lasai hartu, gozatu eta horrela, bikain aterako zaizu!!


---------------

Gaurko lana


Gogoratu minimoak bidali behar dizkidazuela!!


GOZATU ASTEBURUAZ 💪😘

2020(e)ko ekainakren 4(a), osteguna

ieeepa!



Osteguna lagunak!

Oso gutxi geratzen da kurtsoa amaitzeko, beraz animo!!


-------------------------

Gaurko lana



Matematikako extra egiteko laguntza hemen duzue :)


2020(e)ko ekainakren 3(a), asteazkena

:)



Lagunak!! :)


Hemen dituzue aste honetako hiru lagunen abestiak, ea asmatzen dituzuen oraingoan, norena den abesti bakoitza.

Gozatu, dantzatu eta abestu!!

Aste honetako abestiak, Naiara, Oier eta Mikelenak dira... baina zein aukeratu du bakoitzak??


Darkside. Alan Walker





------------------

Gaurko eginbeharrak :)




💪😘

2020(e)ko ekainakren 2(a), asteartea

Asteartea



Kaixo lagunak!!



Aste honetak bideodeietan, zuen errezetak irakurriko dizkiguzue.
Nagore eta ni irrikitan gaude zuen azalpenak entzuteko.

Gogoratu, nahiz eta gazteleraz izan, idatzi ondoren irakurri, tonua, komak, puntuak, ... errespetatuz.

Bikain egingo duzue ziur!



-----------------------

Gaurko lana :)


Matematika extra egiteko azalpena hemen duzue ;) , ANIMO!

Hemen uzten dizuet ere, aurreko urtean, Oierren aitak, Enekok, egin zuen geogebrako link zuzena, bertan Zirkunferentzia eta zirkuluaren informazioa dago ere, beraz, ekin!!

Zirkunferentzia eta zirkulua. GEOGEBRA


💪😘

2020(e)ko ekainakren 1(a), astelehena

Ekaina heldu da!!



Kaixo lagunak


Zer moduz pasa duzue asteburua? Larunbatean auzoko eguna izan zen, badakigu, beste modu batean ospatuko genuela egoera normalean baina, ziur nolabait ospatu zenutela.

Kontatuko diguzue bideodeietan ea zer moduz pasa zenuten ;)

Ziur, bideoa ikusi duzuela baina, hemen duzue "3 burgo 3 milla" krosaren montaia.

Askok animatu zarete korrika egitera eta oso polita gelditu da.

Gozatu !!

------------------------

Gaurko lana


Hi everybody! I hope you are all well. Here's the document where you can write. There's also a video and three interactive worksheets. As usual, email me, when you finish them: agoikoe2@educacion.navarra.es. Good luck! See you on Tuesday.



💪😘